ReePrime
Etxebizitza.sub

Hosted by Dailymotion. For legal issues report at the Copyright Center, report us on DMC, or use the Instant Removal tool.

Etxebizitza.sub

B
busturia

14 Views • Dec 15, 2024

Description

EH Bildun badakigu Busturian dugun arazo handienetako bat etxebizitzarena dela.
Euskal Herriko herri gehienetan ohikoa den arazo hau, gure herrian dauden zenbait
egoera zehatzek areagotu egiten dute:
 Etxebizitza librearen eskaintza mugatua, batez ere alokairurako.
 Etxebizitza publikorik ez izatea. Ia hogeita hamar urtetan ez da etxebizitza
publikoren eskaintzarik egin.
 Busturiak ez dauka bere Hiri Antolamenduko Plan Orokorra onartuta, hainbat
hamarkadetako izapideen ondoren. Indarrean dagoen hirigintza-araudia 90eko
hamarkadan onartu zen; beraz, gehiena ezin da aplikatu.
 Busturian dauden etxebizitza kopuruaren erdia ez da haien jabeen etxebizitza
nagusia. - Busturiko etxebizitzak zaharrak dira: bataz besteko antzinatasuna 58
urtekoa da, eta askok (gutxi gora behera heren batek) ez dute igogailurik ezta
kalefakziorik ere.
 Eskualde turistiko baten erdian dago Busturia, eta horrek ere eragina dauka
etxebizitzaren arazoan: gero eta gehiago dira ohiko bizilekua izan beharrean
turistei alokatzeko erabiltzen diren etxebizitzak.
Esandako guztiak, agerian uzten du EAJren udal gobernuak ez duela, ez iniziatiba
politikorik, ezta egoera hau aldatzeko beharrezkoa den borondaterik. “Etxebizitzaren
arloan, udal gobernutik ezer gutxi egin daiteke”-aren aitzakipean, urteak joaten uzten
ari dira. Eta bitartean, Busturitarren belaunaldi askok, maletak egitera behartuta daude.
Maletak egin eta gure herritik kanpora konponbidea bilatzera behartuta ikusi dute euren
burua.
#busturia,#etxebizitza,#vivienda,#udala,#ayuntamiento,#ehbildu,#bildu

More from User

07:27

Etxebizitza.sub

busturia

Related Videos